Aberri Eguna

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 5a

Azkeneko urteetan bezala, aurten ere herrian Aberri Eguna ospatu da. Bazko eguneko eguerdian deitua zen jendea udaletxe aitzinera Udalbiltzak Euskal Herri osoan irakurri egin behar zen ekitaldian parte hartzeko. Hainbat herritar eta Aste Santua bertan pasatzera etorri diren kanpotar hurbildu ziren plaza ingurura udaletxetik Patxiku Irisarrik irakurri zuen Udalbiltzak prestaturiko komunikazioa “Urrats sendoak ematen” lelopean entzutera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun