Altxata Kultur Elkarteko Batzar Orokorra

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 5a

Joan den San Jose egunean, martxoaren 19an, egin zen Kultur Etxean Altxata Kultur Elkarteko Batzar orokorra. Joan den urteko kontuak eta aurtengo kontuak onartu ondotik junta berritu zen. Hainbat urtez juntan egon ondotik, Mariasun Olagaraik eta Jon Santsiñenak junta utzi zuten, eta beraien ordez Garazi Lujua sartu zen. Beraz, honela osatua dago junta: Lehendakaria Ainara Arburua, lehendakariordea Iñaki Danboriena, idazkaria Nerea Mitxeltorena, diruzaina Garazi Lujua, eta Izaskun Ariztegi bokala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun