Juan Maia eta Santiago Mikelestorenak irabazi dute museko Magra Sariketa

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 5a

Joan den urteko magra sariketan parte hartu zuten herritarrak. TTIPI TTAPA

Larraburua jubilatu elkartearen Magra sariketa San Jose egunean bukatu zen. Urtarrilaren 23az geroztik musean 16 bikote eta partxisean 6 bikote lehia bizian jokatzen aritu izan dira igandero-igandero giro ederrean. Baina lehiaketa honetako sariek jabea badaukate, lehendabiziko postua eta urdaiazpikoa eskuratu dutenak Juan Maia eta Santiago Mikelestorena izan dira. Aldiz, Candido Egurtzek eta Martin Indaburuk, bigarren postuan gelditu den bikotea, sorbalda bana etxeratu dute. Partxisari dagokionez, Asuncion Elizalde eta Birjinia Arburua dira, eta hauek era urdaiazpiko bana lortu dute. Sariketa honi amaiera emateko afari eder baten bueltan elkartu ziren Larraburua elkartean martxoaren 19an, eta egun honetako jaki nagusia, lehiaketari izena ematen dion magra izan ohi da. Giro ederrean bildu ziren partaide gehienak jokuko lehiak alde batera utzita. Baina honekin ez dira mus txapelketak akautu. Dagoeneko udaleheneko sariketa martxan baitago. Joan den apirilaren 27 hasi zuten txapelketa hau eta maiatzaren bukaera aldera jakinen dugu parte hartzen duten 8 bikoteetatik zein den nagusitzen dena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun