Gure eskualdean ingurumena zaintzeko duela lau urte sortu zen Aizkolegi Elkarteak bertso-paper lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Aurtengoan aukeratu duten gaia Bidasoa erreka da. Lehiaketa, adinaren araberako hiru mailetan banatuko da. 8 eta 12 urte arteko neska-mutikoek guttienez bi bertso osatu beharko dituzte; 12 eta 16 urte artekoek lau bertso egin beharko dituzte eta 16 urtetik goitikoek sei bertso. Helduen mailako irabazleak 150 euro eta trofeoa izanen du saritzat eta bertze kategoriatan, liburu-sorta eta trofeoa eramanen dute garaileek. Lanak maiatzaren 24a baino lehen bidali behar dira Aizkolegi Elkartera. Emaitza ekainaren 6an, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean jakinaraziko da Bertizen.