Joan den martxoaren 19an jokatu ziren Belateko kluben artean egiten den txapelketaren finalak Iruñerrian. Gure eskualdeko hainbat pilotari iritsi ziren final hauetara eta aunitzek txapelarekin bueltatu ziren etxera.
Donibanen jokatutako partidetan, txikien mailan, Txarutako Irazoki eta Espelosinek 5-18 galdu zuten Donibaneko Medina eta Bakaikoaren kontra.
Umeak-3 mailan, Gure Txokoako Esnaola eta Pinatxok 10-18 galdu zuten Larraungo Martirena eta Igartuaren kontra.
Umeak-2 mailan, Aurrerako Olano eta Sagastibeltzak 18-8 irabazi zieten Donibaneko Aldunzin eta Fernandezi.
Umeak-1 mailan, Txarutako Elizalde eta Untxalok 18 eta 12 irabazi zieten Igantziko Biltokiko Telletxea eta Beginori.
Kimuak-2 mailan, Txarutako Telletxea eta Azpirozek 3-18 galdu zuten Burlatako Agirre eta Jakaren kontra.
Galaren jokatutako finaletan, haurrak-1 mailan, Aurrerako Jaunarena eta Aranburuk 18-17 irabazi zieten Arbizuko Ansotegi eta Ezkurdiari.
Kadeteak-2 mailan, Aurrerako Olano eta Alustizak 19-22 galdu zuten Beteluko Otermin eta Goikoetxearen kontra.
Barañainen, azkenik, gazteak-1 mailan, Txarutako Goñi eta Urrutiak 22-13 irabazi zieten Baigorriko Aizager eta Eurekari.
Baztan-Malerrekako Txaruta pilota elkartea izan da, aurten ere, Belateko klub txapelduna 63 punturekin. Bigarren postuan Burlatako Zugarralde taldea izan da ia 20 puntu guttiagorekin.