Eskualdeko bertze zenbait kirolarik ere hartuko dute Miguel Indurain Fundazioaren dirulaguntza. Honela, atletismoan, Beintza-Labaiengo Idoia Mariezkurrenak, Espainiako jabalina jaurtiketa txapelketan bigarren izateagatik 4.808 euro jasoko ditu. Txirrindularitzan, Miriam Blas beratarrak 1.202 euro jasoko ditu, Munduko mendi bizikleta jautsieran hamaseigarren izan ondotik. Junior mailako kirolariei emandako beken barnean, futbolean, Ane Bergara beratarrak 1.202 euro jasoko ditu, Europako 19 urtez beheitiko txapelketan parte hartzeagatik. Teknikariei ematen zaien dirulaguntzen barnean ere, Idoia Mariezkurrenak 902 euro jasoko ditu, Lorea Oloriz eta Tania Sola atletak prestatzeagatik.