Kulki elkarteak lehen urtearen bilana egin zuen biltzar nagusian

Angela eta Xamo 2007ko otsailaren 5a

Kulki elkarteak bere biltzar nagusia antolatu du gan den martxoaren 30ean, Kirol ostatuan. Jende multxo bat bildu da elkartearen lehen urtearen bilana egiteko. Kulki elkarteak Kirol ostatua kudeatzearen proiektuaren inguruan sortu da duela urte guti. Geroztik, erakutsi du urtean bertze antolaketa batzu bere gain hartzen ahal dituela, bai Telethon eguna, marmitakoa, edo elkarteen besta. Elkarte horrek bertze herriko elkarteak elgarretaratzen ditu proiektu batzuen inguruan, indar guziak bilduz. Erraten ahal dugu zubi-lana egiten duela herriko elkarteen artean, baita herriko jendeen artean ere.

Jendeen buruan azpimarratu behar da Kulki eztela Herriko Etxeko elkarte bat. Horrek erran nahi du Kulkik bere erabakiak bakarrik hartzen dituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun