Denbora txarrak ez du partaideak iziarazi. 69 neska etorri dira igande hortan korrika egitera (28 azkaindar, 30 lapurtar, baxe-nafartar 1 eta 10 nafartar).
Lehena Marina Minondo izan da, 34‚03 minutuz egin du kurtsa, bigarrena Killine Castet, 34‚48 min., hirugarrena Danielle Brun 35‚58 min. eta laugarrena Karine Higos 37‚04 min.
Hiru lehenak, harri bat eta loreak izan dituzte, «Pierre des Pyrennees» eta Bereciartuak eskainirik. Gazteenak eta lehen azkaindarrak ere sari bat izan dute. Lasterketa hori Maider Laduchek antolatu du, Turismo Bulegoaren laguntzarekin, administrazioarentzat partikulazki. Bainan egun hortan, Integrazio Batzordeko kideak, Elgarrekin eta Ibiltzaile elkarteak heien laguntza ekarri dute antolaketan. Ikastolak taloak Plazan ostatuan saldu ditu egurraldiarengatik. Benefizioak Integrazio Batzordearentzat izanen da.
Egun horren antolaketa zoriondu izan da. Denbora txarra izan ere, lasterketaren lehen editioa arrakasta handia izan du. Helduden urte arte!