Urteroko ohiturari eutsiz, aurten ere Herri Urrats bezperan gaupasa antolatu du Sarako Gaztetxeak. Maiatzaren 7an talde bikainak entzuteko modua izanen da Sarako plazan: Psykup (Frantzia), Superbutt (Hungaria) eta Euskal Herriko Gaubele eta Mak taldeak. Animazioa, berriz, bertsolarien eta Mukaki Soun System-en eskutik izanen da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aterpea segurtatua da eta istripurik ez dute bere gain hartuko. Gazteek saratar ainitzen laguntza ukanen dute gau hortan dena ongi iragan dadin. Urtero bezala, bisitari andana espero da Saran.