Ipar Euskal Herriko herriko etxeek, hauen artean Senperekoak, ezin izanen diote diru laguntzarik eman Euskal Departamenduaren aldeko hautetsien elkarteari. Paueko auzitegi administratiboak zentzu huntan hartu diren deliberazioak anulatu ditu. Jadanik eman diren laguntzak kentzea agindu dute Paueko epaileek elkarte horrek ez omen duelakotz herriko gaien inguruan lan egiten. Iparraldeko Herriko Etxe departamenduzaleek helegitea aurkeztea deliberatu dute, beren ustez, Batera plataformaren lau aldarrikapenek lotura xuxena dutelakotz herritarren ongizatearekin. Auziperatuak izan diren hautetsien arabera Euskal Departamendua, Iparraldeko unibertsitatea, Euskal Herriko laborantza ganbera eta euskararen ofizialtasuna gauza onak dira herritarren eguneroko bizia hobetzeko.