Silveiro Pessoa, Kepa Junkera, Kauta eta Berritxarrak entzunen dira Herri Urratsen

Franck DOLOSOR 2007ko otsailaren 5a

TTIPI TTAPA

Musika eta kantuak nagusituko dira aintziran maiatzaren 8an Herri Urratseko hogoita bigarren edizioan. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestan animazio andana eginen da sei gunetan eta usaiako haurren txokoan. Herri kirolez eta euskal dantzez gain, beti bezala musikari ainitz hurbilduko da aintzirarat. Afrika, Silverio Pessoa, Perruketak, Sagarroi, Elephant Man, Kauta edo Maider Zigarroa bezalako kantariak eta taldeak entzuten ahalko dira egun osoan. Oreka zirko eskolak, Patxi eta Batbiru taldeak eta bertsolariek ere parte hartuko dute ikastolen bestan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun