Zugarramurdiko Herriko Etxeak eta “Atxuria” mendi taldeak antolatuta martxoaren 20an auzolana egin zen Atxuriako kaskoan. Aire gaixto batek jo eta botaia zuen egitura ezin zen moldatu, beraz, handik kendu zuten, bazterrak txukundu eta bere ordez plaka txiki bat jarri zuten.
Eguraldi ederra lagun izan zuten eta 19 lagun bildu ziren. Hala ere, ez zen lan errexa izan, bainan finitu ondotik ongi merezitako gosaria hartu zuten, Herriko Etxeak konbidaturik, horrela indar-berriturik malda beheiti itzulera hartu zuten. Aperitifa tenorerakoz denak herriko plazan zeuden.