Errepide mozketak N-121-A errepidean gaur gauen eta bihar goizean

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Argitze lanak egin behar dituzte Almandozko tunelean eta Arrigazteluko zubian

Nafarroako Gobernuko prentsa bulegoa jakinarazi duenez, errepide mozketak izanen dira gaur gauean eta bihar goizean N-121-A errepidean, Almandozko tunelean eta Arrigazteluko zubian. Lehenaren kasuan, arratseko 23:00etatik aitzinera, Irunera doan trafikoa lehenagoko errepidetik, Belateko gainetik desbideratuko dute bi orduz. Sunbillan berriz, bihar goiz partean gertatuko da, orduan trafikoa aldizkatuko dute karril batetik. Azken hau motzagoa izanen da ordu erdi bat baizik ez baitu iraunen. Bien kasuan argitze lanak egin behar dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun