Apirilaren 10ean egin zen Berako odol-emaileen besta. Goizeko 11etan meza izan zuten eta gero hameketakoa Gure Txokoa elkartean. Hameketakoaren ondotik, zilarrezko domina eskaini zitzaien hogeita bortz aldiz odola eman duten emaileei. Berako Simon Ariztiak, Jesus Elriok, Tomas Fagoagak, Francisco Javier Garciak, Jose Angel Goienetxek, Pedro Irazokik, Maria Esther Iñargak, Jose Luis Lasartek, Jose Olveirak, Saturnino Pikabeak, Jose Ignacio Prietok, Antonio Rodriguezek, Javier Romanok, Kontxi Sanzek eta Julian Mendegiak; Etxalarko Jose Joaquin Zelaietak, Juan Angel Bertizek eta Jose Mari Santestebanek eta Irunen bizi den Felix Azpillagak jaso dute odol-emaileen zilarrezko domina.