Aurtizen gas-hornidura sarea jartzeko proiektua aurrera doa. Sainz de los Terreros arkitektuarekin Aurtizko elkartean egindako bileran, gas instalazioa egin nahi duen etxe bakoitzean bete beharreko orri bat banatu zen. Gas instalazioa hau egiteko, gutxienez hamabortz kontadore behar izanen direla jakinarazi du instalazio lanak eginen dituen enpresak.