Oinatz Asensio izanen da Ituren eta Zubietako albinte berria

Arkaitz MINDEGIA 2007ko otsailaren 5a

Ituren eta Zubietako Herriko Etxeetan 35 urtez albinte lana bete ondotik, joan den urtean erretiratu zen Fermin Santesteban Otxandorena. Berak utzitako lana beteko du orain Oinatz Asensio zubietarrak. Lanpostu hori lortzeko proba batzuk egin ziren eta jende aunitz aurkeztu zen. Martxoaren 16an teoria proba eta praktikak egin ziren eta martxoaren 24an proba psikoteknikoak. Batean zein bertzean pilatutako puntuaziok begiratu ondotik, lanpostua Oinatz Asensiok beteko duela erabaki dute Ituren eta Zubietako Udalek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun