Udaberriko Birako ekitaldiak eskualdeko hainbat herritan datozen asteotan

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Antzerkia, zinea, dantza eta musika ekarriko dute

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko Vianako Printzea Erakundeak Udaberriko Bira antolatu du bertze urte batez, 200 eta 1.000 biztanle arteko udal eta kontzejuen laguntzarekin. Udaberriko Biraren xedea, herri hauetara antzerki, musika, zine eta folklore emanaldiez osatutako programa eramatea da.

tean, ttipi-ttapak hartzen duen eskualdean ere zenbait emanaldi izanen dira. Lehendabizikoa Igantziko Baratzondo Zahar Etxean izanen da apirilaren 30ean. 21:30etan, antzerki emanaldia izanen da, Cuenta Clásicos taldeak Tormeseko Lazarilloa antzezlana eskainiko baitu.

Maiatzaren 8an, Sunbillan, Ereintza abesbatzaren emanaldia izanen da 11etan elizan.

Maiatzaren 15ean, Narbarteko Plazan, La Banda taldearen La banda antzezlana ikusgai izanen da eguerdiko 12etatik aitzinera.

Maiatzaren 22an eskualdeko bi herrietan antzerkiaz gozatzeko modua izanen dute. Donamarian, Panta Rhei producciones taldearen Txaribari lana euskaraz ikusteko modua izanen da frontoian, 17:30etan. Urdazubin, berriz, La Banda taldearen La Banda emankizuna izanen da frontoian 12:30etan.

Maiatzaren 28an, Beintza-Labaiengo elizako arkupean, zine emanaldia izanen da 20:30etan. «Doraemon eta maien inperioa» haurrendako filmea izanen da ikusgai.

Ekainaren 4an, Arantzan, Muthiko Alaiak fanfarrearen doinuak zabalduko dira plaza inguruan 20:30etan. Egun berean, Zugarramurdiko Akelarrenean, Panta Rhei Producciones taldearen «Txaribari» euskarazko antzezlana ikusgai izanen da, 18:30etatik aitzinera.

Ekainaren 11n, Duguna fanfarrearen emanaldia izanen da Zubietako estalpean, 17:30etan hasita eta Udaberriko Birak eskualdean dituen emanaldiekin akautzeko, ekainaren 18an, Aresoko plazan, La Banda taldearen La Banda antzerki emanaldia ikusgai izanen da 19:30etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun