Bertizko Partzuergo Turistikoak, Hendaiako Udalaren laguntzaz, Bidasoako filme laburren zortzigarren zinemaldia iragarriko duen kartelaren hautaketarako lehiaketa deialdia egin du. Lanak maiatzaren 13ko eguerdiko 12ak baino lehen aurkeztu beharko dira ohiko sistema erabiliz helbide honetan: Bertizko Turismo Partzuergoa; Landa Turismo Zentroa; 31720 Oieregi.
Kartel guzietan ondoko testua agertu beharko da: VIII Certamen Internacional de cortometrajes del Pais del Bidasoa; Bidasoako filme laburren VIII zinemaldia: VIII Festival International de courts-métrages Bidasoa
Del 22 de Agosto al 2 de Septiembre/ 2005 Abuztuaren 22tik Irailaren 2ra/ Du 22 août au 2 septembre 2005; Bera, Doneztebe, Elizondo, Hendaia.
Kartelaren neurriak 50x40 cm.koak izanen dira gehienez eta kartelak egiteko edozein teknika erabil daiteke.
Lehen saria 400 eurokoa izanen da. Kartel sarituaren egileak Bertizko Partzuergoaren esku utziko ditu kartelaren erreprodukzio eskubideak. Gainerako lanak urrian itzuliko dira.