Azken partida arte borrokatu behar izan du Errekako talde nagusiak bigarren maila nazionalari eusteko. Azken partida nahitaez irabazi behar zuten Boscosen kontra eta horixe egin zuten, 22-15. Orain Kopa txapelketari ekin diote. Jubenilek seigarren postuan akitu dute liga. Hagitz emaitza ona Juan Telletxea eta Txomin Mindegiaren mutilentzat, gehienak lehendabiziko urtekoak baitira.