Parrokia karrikan, elizaren ondoan egin beharreko moldaketa lanei buruzko eztabaida izan zen azken udal batzarrean. Mariezkurrena enpresa lanak egiteko prest dago, baina aurrekonturik aurkeztu gabe. Alkateak horrela lanak ematea ez dela posible jakinarazi zuen. Azkenean, PNVko Zugarramurdiren eskariarekin bat eginez, hasierako proiektua egin zuen arkitektuak aurrekontua prestatzea erabaki zen, alkateak eta Eusko Alkartasunako zinegotzi batek lan hori udal arkitektuek egitea nahiago zuten arren.