Zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuen Ulibeltzak elkarteak otsailaren 25ean

Jaione OTXANDORENA 2007ko otsailaren 5a

Joan den otsailaren 25ean egin zuen Ulibeltzak elkarteak urteko batzarra. Bertze hainbat gairen artean, junta berria aukeratu zen, eta honako hauek osatuko dute: Joxe Mari Hernandorena, Jose Bidal Ibarra, Juanjo Petrirena, Idoia Zugarramurdi, Jose Antonio Errandonea, Jesus Javier Aguirre, Loinaz Guelbentzu eta Angel Mariezkurrenak. Dagoeneko lanean jarriak dira eta zenbait jarduera antolatzen ari dira. Horien artean aipatzekoa da joan den urteaz geroztik Ulibeltzak mendi taldeak asteburuan egiten dituen ateraldiak. Igande honetan, apirilaren 24an Aiako Harrira eginen du ateraldia eta hara joan nahi duenak Itturburu ostatuan elkartuko dira goizeko 7etan.

Aktibitate berri ere estreinatuko dute aurten: ateraldiak bizikletaz. Lehenbizikoa apirilaren 23an eginen dute, eta honako ibilbidea egiteko aukera izanen da: Sunbilla, Basakabi, Sunbilla. Irteera goizeko 8:30etan Fonda ostatutik.Datorren astean bertze ibilbide bat egiteko aukera izanen dute: Sunbilla, Lizuniaga, Lizarieta, Etxalar, Sunbilla. Ateraldi hau egin nahi duten guztiek, aitzineko asteburuan bezalaxe, Itturburu ostatuan elkartuko dira goizeko 8:30etan. Igande goizak ederki pasatzeko aukera paregabea, beraz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun