Mariskineko bordatik Urtsumiatsara eta Perukineneko borda aldeko pistak moldatuko dira. Orain dauden bideei errepaso bat emanen zaie, kunetak garbituz eta bazterreko oteak kenduz. Aldiberean zola leunduko da. Bidenabar, Mariskineko Bordatik Orenbeta aldera joaki den bidean ere lan beretsuak eginen dira.