Hurrengo lau urteetan egin nahi diren obren artean daude Uskaitz, Mendiondoko borda eta Juanperoseneko bordako bideak moldatzea. Dirulaguntza dagoenekoz eskatua da eta denetara 130.143,78 euroko inbertsioa baloratu da. Bideetan ormigoia botako da eta Nafarroako Gobernuak onartuko balu proiektua, gehienez ere gastuaren %70a bitarte finantzatuko luke.