Erreka aterako balitz, ura ez sartzeko obra egin da Behekolandan

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 5a

CHN erakundeak aginduta, Behekolandan erreka aterako balitz, ura etxeetan ez sartzeko hainbat obra egin dira. Alde batetik Larrapil aldetik jausten diren bi erreka ttikiak (Idoia eta Ttiki) kanalizatu dira eta Tximista errekaren ondoko bideari altuera gehiago emanen zaio. Udalak gestionatu ditu Nafarroako Gobernuaren subentzioak eta eginen diren etxe berrietako jabeek ordainduko dute falta den zatia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun