Ingurua garbitu ondotik, gainetik lurra botako zaio eta zerrakura batekin itxiko da jendeak zabor gehiago ez botatzeko. Aldi berean, udalari aspaldixko utzitako lur-eremu hau bere jabeei itzuliko zaie. 12.488,37 euroko inbertsioa ekarriko du obra honek. Bitartean, zabortegi berria egiten hasiak dira Orizki eta Altxata artean, eta 34.000 euro inguruko gostako da.