Akoka aldean dagoen ur-depositoko etxolara eraman ziren telebista errepikagailuak apirilaren 7an. Hortaz, orain arte telebista seinalea Armitx aldetik ikusten zuten etxeetan antenak mugitu beharko dituzte eta Akoka aldera begira paratu, Lakain, Gorosurreta, Antsolokueta eta Lurriztiederra auzoetan bertzeak bertze.