68 lan aurkeztu dira Bidasoako XVIII.

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 5a

TTIPI TTAPA

Helduetan Gaizka Sarasola lesakarra irabazle

Bidasoako XVIII. bertso paper lehiaketara 68 lan aurkeztu dira aurten apirilaren 8an egin zensari banaketa. Epaimahaiak, lanen kalitatea ona azpimarratu du.

Sariei dagokienez, 12 urte arteko A mailan, lehen saria Sunbillako Itsaso Arrietarentzat izan zen, “Aio eskola” bertso sortarengatik. Bigarren saria ere Sunbillara joan zen, Irati Arrietak irabazi baitzuen “Oso luze egin zait negua” bertsoekin. Hirugarren saria Eider Pikabea beratarrarentzat izan zen, “Oporretara goaz” izenburuko bertsoengatik.

Aipamen bereziak ere izan ziren maila honetan: Sukil Etxenike elizondarrak “Erreka garbiketa” lanarekin, Patrizia Etxegarai lesakarrak “Iñauteriak” lanarekin, Julen Errandonea beratarrak “Bertsotan mendian” lanarekin eta Joseba Martinez beratarrak “Kurtso hasierako bertsoak” lanarekin.

12 eta 18 urte arteko B mailan, lehen saria Alazne Untxalo iturendarrarentzat izan zen, “Nondik nora” izeneko bertso sortarengatik. Bigarren saria Dorleta Larque beratarrak eskuratu zuen, “Itxaropen mezu bat bidali dut botila batean itsasora” lanarekin eta hirugarren saria Maialen Belarra doneztebarrak lortu zuen, “Bizitza” bertso-sortarekin. Maila honetan aipamena berezia egin zitzaion Saioa Baleztena beratarraren “Superstizioak” lanari.

18 urtetik goitiko C mailan, azkenik, Gaizka Sarasola lesakarrak lortu zuen lehen saria, “Hiri begira jarri naun eta” lanarekin. Bigarren saria Julen Zelaieta beratarrak lortu zuen, “Zortzi orduko ekaitza” lanarekin eta hirugarren saria Estitxu Arozena lesakarrarentzat izan zen, “Dolores Mitxelena Loiarte” izenburuko bertsoekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun