Telefónica-kin borrokan

Utzitako argazkiak 2007ko otsailaren 5a

Eskutitz hunen bidez, niri gertatutakua kontatu nahi dut, inguru hontan norbatteri gauza bera pasatu bazaio, beretzat lagungarria izan dadin.

Kontua da Telefonica-ri telefono linia paratzeko eskaria in niola oain dela urte pare bat, handik egun guttira etorri ere etorri ziren, biño berdin juan ere, espero nun bezala, nik linia eskatutako itxia herritik kanpo baitago, ta bertan lehen telefono linia izan bazen ere, hau haririk gabekua zen, irrati bidezkua aleia. Denbora pasatzen ari zela ta berriz deittu nien azalpenak eskatuz, ta haiek, poste batzuk paratzia beharrezkua zenez, baldintzak eta soluziuak ikertzen ari zirela. Hor hasi zen saltsa guzia, eztut kontatuko zenbat dei in nittun behin ta berriz telefonua paratzeko eskatuz, ezpainaiz oroitzen zenbat izan ziren ere ta. Kontua da 1004ko langile fiñek, aderki defenditzen zutela Timofonica, ta batek biño gehigok erran zereten Telefonica konpañia pribatua zenez, etzaudela bihartuak linia paratzera. Ordun, Espainiako gobernuko ministerio batera deittu nun (ez naiz oriotzen zein zeazki) ta han erran zareten argi ta garbi, legin arabera Telefonica bihartua dagola “Servicio Universal” deitzen dena ematera, gainera hilabete baten epian. “Servicio universal” delako hunen arabera, eskaria arrazoizkua den bittartin (oilategi bat ezpada benpin telefonua nahi den lekua) telefonua izateko eskubidia dugu eta gainera, 2003ko Abendutik aintzin, datuen trasmisio guttienezkua ere bermatu bihar du. Berriz 1004ra deittu, ta berriz ere kalapitak.

Ongi ba, oain dator soluziua, norbatt kasu berin baldin badago, jakin dezan. Lagun abokatu baten bidez, hainbat lekutara jo nun, haien artin Nafarroako “Defensora del Pueblo”ra. Erran bihar da aski fin jokatu zuela, honek Espainiako “Defensor del Pueblo”ra biali zun kasua. Aldi berin, Iruñin bertan “Ministerio de Industria, Turismo y Comercio”k dun egoitzara jo eta salaketa aurkeztu, ministerio hunek zuzenin Telefonicara jotzen baitu. Aleia, ez nun Timofonica zuzenin salatu, galtzeko aukera aunitz bainittun. Kontua da, Ministerioan salaketa paratu ta denbora guttira deittu zaretela linia paratzera tortzeko. Garaia hartan itxia konpontze lanetan zagon, teilaturik gabe, ta prest zagonin abisteko ta torriko zirela paratzera.

Gauza bat hartu bihar da kontutan, oain instalatzen duten sistema GSM-GPRS-an oinarritua dago, hau da, sakeleko telefonun bide bera, beraz, linia paratu nahi den lekun “cobertura” izatia biharrezkua da. Hala ere, koberturarik ezpalitz, hemendik ere izanen da jotzeko aukerarik, telefono linea izateko eskubidia baldin badugu, ezluke aitzakia izan biharko bertze soluzio bat ez bilatzeko, legiak bihartzen baitu Telefonica. Azkenik, indako lanak zerbattetako balio izan duenaren adierazgarri bezala, berriki Telefonicako batek deittu zitten prisa haundiz, ia noiz paratzen ahal zen linia, Herriaren Defendatzailia atzetik zula ta lata ematen. To! Ederki egiña!

Nik eztakit zein bide izan den eraginkorrena, Defensor del Pueblo delakua do Ministeriua, kontua da bietara jo ezkero, nunbatt Telefonicari muitzia tokatzen zaiola.

Norbattek informazio gehigo nagi badu, galde dezala nitaz Ttipi-ttapan. Joseba Urrotz Telletxea (Urrotz)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun