Etxalarko Kultur Etxeak Nagusiweb izeneko informatika ikastaro berezia antolatu du pertsona helduentzat. Maiatzaren 23tik 27ra, 16etatik 18etara eginen den ikastaroan, ordenagailuaren erabilera, Internet eta posta elektronikoa emanen dira. Izen emateko 948 635 386 telefonora deitu eta 25 euro ordaindu behar dira.