Guztiok Internet-en kanpaina eskualdean da egunotan

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Datozen hilabeteetan Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Red.es erakunde publikoaren bitartez, hiritarren informaziorako eta partaidetzarako kanpaina egiten ari da. Kanpaina hiritar guziek teknologia berriak eta Internet sarea ezagutu eta hauen erabilera bultzatzeko antolatu da. Jardunaldi hauen helburua hiritarren informazio-teknologietan heztea eta Internet komunikaziorako, lanerako eta aisiarako tresna gisa erabiltzea da. Kanpaina honen barnean, autobusa dabil egunotan gure herrian. Maiatzaren 3an, asteartean Lesakan izan zen, maiatzaren 4an Beran izan zen eta maiatzaren 5 eta 6an Elizondoko frontoiaren aitzinean izanen da, 9:00etatik 21:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun