"Corysé Salomé" lantegi zaharren egokitzearekin, proiektu desberdin batzu muntatu dira Lanzelaien. Aldizkari huntan aipatu ginuen bezala jadanik, gimnaztika talde bat etorri da Donibanetik hastapenean, leku handiago bat sekatzen zuelako. Geroztik, "stretching" eta gihar lanako gelak ideki dituzte. Gero, Txopinondo sagarnotegia instalatu zen, beti lantegi zaharraren pareten barnean.Eta azkenean, "Hobekio" senda zentroak ateak ideki ditu duela hilabete batzu. Zerbitzu desberdin batzuk proposatzen ditu, sendagintza goxo lemaren inguruan. Denetarik atsematen ahal dira: pertsona bakoitzarentzako zerbitzuak baita kurtso kolektiboak ere. Hala nola, holistiko sendagintza, osteopatia, psikomotrizitatea, psikoterapia, podologia, igurtzialdia, teatro, sofrologia, yoga, qi gong, tai chi chuan, stretching, etabar…