Euskal kostaldeko hirugarren mailako finala jokatuko du herriko errugbi taldeak

Angela eta Xamo 2007ko otsailaren 5a

Pomaresen kontra arituko dira maiatzaren 8an

Heldu den maiatzaren 8an, Azkaingo errugbi taldeak Euskal kostaldeko hirugarren mailako finala jokatuko du Pomares-en kontra. Emaitza horrek erakusten du aurten sasoin eder bat ari direla egiten herriko errugbilariak. Urtean zehar, partida pullitak ateratu dituzte, erakutsiz txapela eztela urrun aurten. Finala galtzen badute, sasoina ezta bukatua izanen. Segur dira Frantziako hirugarren mailako txapelketa jokatuko dutela.

Erreserbako taldeak bere aldetik txapelketaren finala jokatu du gan den apirilaren 23an, Pomares-en kontra ere. Zoritxarrez, ez dute txapelarik irabazi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun