Pilota eskolako gaztetxoen zoingehiagokak jokatu ziren

Franck DOLOSOR 2007ko otsailaren 5a

Biharko pilotarien biltzarra. TTIPI TTAPA

Zoingehiagoka ederra jokatu dute berriki pilota eskolako hogoita hamar ikasleek. Senperek pilotari haundiak eman ditu beti eta geroan ere segida izanen da dudarik gabe.

Gaztetxoek trebetasun haundia erakutsi dute. Argazkian den talde osoa saritua izan da, kopak banatu zaizkiotelakotz irabazleeri eta dominak bihar nagusituko direneri!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun