Maiatzaren 8an, Senpereko aintziran ospatuko den Herri Urrats musika jaialdi bat baino gehiago da. Besta hori beharrezkoa da Iparraldean elkartasunari esker sortu eta haunditu diren ikastolak laguntzeko. Iparraldean, euskara ez da oraindik ofiziala bainan traba guzien gainetik, gaur 2.129 ikasle daude Seaskak dituen 20 ikastoletan, Baionako lizeoan eta hiru kolegioetan institututan. Preseski aurtengo irabaziekin, Ziburun eta Donaixtin dauden institutuak lagunduko dituzte 11 eta 15 urte bitarteko ikasleek baliabide hobeak ukan ditzaten. Ziburun kolegio berria eraikiko du Seaskak 300 ikasle hartzeko, hauen artean senpertar batzuk. Lanak laster hasiko dira eta 9 hilabete iraunen dute. 3 600 000 euroko diru mailegua egin du Seaskak.