Nafarroako Herri Kirol Federazioak Iparraldeko Joku Torneoa antolatu du aurten ere. Mutilen arteko koxkor biltzeak izan ezik, torneo honek ez du loturarik edukiko Iparraldeko Joku txapelketekin. Mutilen arteko koxkor biltze modalitatean sailkatzen diren lehenbiziko bost kirolariak Nafarroako koxkor biltze txapelketarako txartela lortuko dute. Guzira hiru jardunaldi jokatuko dira ekainean liga sistema erabiliz, baina oraindik egunak eta lekuak ez dira zehaztu. Neska eta mutilen koxkor biltzea, neska eta mutilen ingude altxatzea, neska eta mutilen txinga eramatea, harrijasotzea, lasto altxatzea bikoteka, orga jokua eta mutil eta neska hirukoteen zakulari lasterketa jokatuko dira. Modalitateren batean parte hartu nahi duenak, Federaziora deitu behar du (948 450900) maiatzaren 13a baino lehen. Sokatira txapelketa
Larunbat honetan, maiatzak 7, abiatuko da Nafarroako sokatira txapelketa. Mutilen artean, azken urteetan jaun eta jabe izan den Lesakako Beti Gaztek ez du parte hartuko. Nesketan, aldiz, Berako taldea itzuliko da aurten goma gainera.