Urrotz eta Zubietako mediku-kontsultetan moldaketa lanak egiteko dirulaguntza eman du Osasunbideak

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Urrozko kontsultako atea moldatzeko 343 euroko dirulaguntza eman du Osasunbideak. TTIPI TTAPA

Jose Carlos Garde Osasunbideako zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinarazi denez, Nafarroako hainbat herrietako mediku kontsultetan eraikuntza eta moldaketa lanak egiteko 700.000 euroko dirulaguntza eman da.

Eskualdeari dagokionez, Urrozko mediku kontsultako atea eskuz irekitzeko instalazioa eginen zaio eta 343 euroko dirulaguntza jasoko du Iruñetik.

Zubietako kontsultaren teilatua moldatzeko berriz, 2.528 euroko dirulaguntza emanen du Osasunbideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun