Ezpeluraldeko lau Herriko Etxeek udal aurrekontuak onartu dituzte

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Oizko ur garbiaren, ur zikinen eta euri uraren sareak berritzea izanen da aurten Ezpeluraldean eginen den inbertsiorik handiena. TTIPI TTAPA

Malerrekan, Ezpeluraldeko lau Herriko Etxeek, Beintza-Labaien, Donamaria, Oitz eta Urrozkoek, beraien udal aurrekontuak onartu dituzte berriki.

Honela, Beintza-Labaienen, 282.097,55 euroko diru sarrera eta irteerak izanen dituzte. Inbertsioetara 111.297,06 euro bideratuko dituzte. Horien artean handiena, herri lurretan mendi lanak egitea izanen da, 51.760 euroko aurrekontuarekin. Udal hirigintza plana egiteko 21.500 euro erabiliko dira eta eskolan moldaketa lanak egiteko 18.000 euro.

Donamarian 702.370,37 euroko diru sarrera eta irteerak izanen ditu aurrekontua onartu dute. Inbertsioetan erdia baino gehiago joanen da, 423.061,33 euro zehazki. Dirutzarik handiena abeltzaintza azpiegituretarako bideak egiteko erabiliko da, 309.714,02 euro. Mendiko lanak egiteko 58.080,09 aurrekontua izanen dute, bide-bazterrak ormigoiztatzeko 27.582,16 euro eta Herriko Etxeko lehendabiziko pisuan, idazkaritza zegoen lekuan liburutegia moldatzeko eta Internet-era sarbidea izanen duten bi ordenagailu jartzeko, 18.000 euro. Azken lan honetarako Cederna-Garalur erakundearen laguntza izanen du Donamariak Udalak.

Oitzen izanen da lau herrien artean aurrekonturik handiena manejatuko duena, guzira 706.715 euroko sarrera eta irteerak izanen baitituzte. Inbertsioetan ere dirurik handiena Oitzen izanen dute, guzira 549.227,54 eurokoak eginen baitira. Lanik handiena herriko ur garbiaren, ur zikinen eta euri uraren sareak berritzea izanen da, horretarako 310.256 euroko aurrekontua baitago. Gainera, apirilaren 12an lan hau adjudikatu zuen Oizko Udalak. Coyser Construcciones y Servicios, S.L. lantegiak eginen ditu lanak, Berea izan zen aurkeztutako lau proposamenen artean onena, hasierako aurrekontua baino %11,10 merkeago eginen baitu, 284.635,96 eurotan. Inbertsio honetaz gain, Oizko Udalak 208.486 euro gastatuko ditu abeltzaintza azpiegituretarako bideak egiten eta 15.000 euro mendi lanetan.

azkenik, 398.341,98 euroko aurrekontua onartu du Udalak. Inbertsioetan 223.521,25 euro joanen dira. Abeltzaintza azpiegituretarako bideak egiten 125.530 euro gastatuko dira eta mendi lanetarako ia 22.000 euro. Leurtzako urtegian hobekuntza eta mantenimendu lanak egiteko ere 76.546 euroko aurrekontua sartua da, baina horretarako dirulaguntzarik ez denez, seguruenik egin gabe gelditu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun