Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatzen duen Bidasoako Filme Laburren Nazioarteko VIII. Zinemaldia abuztuaren 22tik irailaren 9ra eginen da Bera, Doneztebe, Elizondo eta Hendaian. Parte hartu behar duten filmeek, ekainaren 6a baino lehen bidali behar dute izen-emate orria eta filmeak abuztuaren 13a baino lehen egon beharko dute zuzendaritzaren eskuetan.