Apirilaren 18tik 28ra Doneztebeko udal erakusketa aretoan egindako erakusketa probestuz, «Jose Maria Satrustegi: Nafarroako euskararen ikurra» izeneko liburua aurkeztu zuen Andres Iñigo, Iturengo euskaltzainak. Andres Iñigo berak eta Patxi Salaberrik idatzi dute liburua. Jose Mari Satrustegi Sakanan jaio zen, Arruazun, eta berrogei urtez Euskaltzaindiako kide izan zen. Tarte horretan, hainbat liburu idatzi zituen eta Sakanako idazlerik emankorrena izan dela erraten ahal da. Euskararen alde egin zuen lana goraipatua izan da. Orain, 2005eko Nafarroa Oinez Altsasun izanen dela eta, Satrustegiri buruzko lana egin nahi izan du Nafarroa Oinezen antolaketak eta liburuaz gain, herriz herriko erakusketa eginen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!