Errekako III. eskuz binakako txapelketaren finalak maiatzaren 14an

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Maiatzaren 14an, larunbata, goiz eta arratsaldez jokatuko dira Doneztebeko udal pilotalekuan Errekak antolatutako eskuz binakako hirugarren txapelketaren finalak. Hau idazterakoan, maila bikaina izan duen afizionatu kategoriako finala zein pilotarik jokatuko duten bakarrik erabaki da. Paz de Zigandako Urtasun eta Oroz eta Errekako Onsalo eta Eraso izanen dira aurrez aurre. Lehenbizikoek Oberenako Urdaniz eta Antxori 22-14 irabazi zieten finalaurrean eta Errekakoek 22-15 irabazi zieten Retegi eta Arraztoari. Afizionatu mailako finalarekin batera, benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubnil mailakoak ere jokatuko dira udal pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun