Doneztebeko Agorreta musika eskolan hainbat ekitaldi antolatu ditu ikasturte honetako azken hiruhilabeterako. Lehena apirilaren 16an egin zen, Doneztebeko pleno arteoan eskainitako piano, klarinete, saxofoi eta kitarrako audizioa eskainita.
Apirilaren 27an, kontzertua eskaini zuten musika eskolako ikasleek Zubietako plazan.
Aitzinera begira, maiatzaren 7an, larunbata, Doneztebeko elizako atarian bateria, eskusoinua eta tronpetako audizioa eginen da 19:00etan.
Maiatzaren 13an, ortzirala, Doneztebeko elizako atarian, trikitixa, pandero eta txistuko audizioa eginen da 19:00etatik aitzinera.
Maiatzaren 21ean, larunbata, eguerdiko 12etan Donostiako Kursaalera irteera antolatu dute, “Musikarekin amets egin zuen umea” lana ikustera joateko.
Ekainaren 4an, larunbata, goizez Irunen eginen den Bidasoako Musika Eskolen bosgarren Topaketan parte hartuko dute Agorreta musika eskolako ikasleek, eskualdeko bertze eskoletakoekin batera.
Ekainaren 11n, azkenik, 20:30etan kurtso bukaerako kontzertua eskainiko dute Doneztebeko eliz atarian.