Gasna Feria Egunerako laguntzaileak

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 5a

Urtero bezala Altxata Kultur Elkarteak ekainaren lehenbiziko igandeko Gasna Feria Eguna antolatu du. Baina egun hau aitzinera ateratzen laguntzeko prest dagoen jendea behar du, mahaiak jartzeko, taloak egiteko edo saltzeko, bazkaria zerbitzatzeko, mahaiak biltzeko edo frontoia garbitzeko. Egun honetan lan pixka bat egiteko prest egonez gero Altxatako juntako edozein kideri adierazi edo telefono hauetara deitu: 948 635230 (Ainara) eta 948 635029 (Izaskun).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun