Baserrietako azpiegiturak moldatzeko plana

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 5a

Baserriko lanetik bizi direnak laguntzeko subentzioak banatzen ditu urtero Nafarroako Gobernuak eta aurten, 12 baserri hauetako bideak moldatzea eskatu du Herriko Etxeak: Axular (712 m), Errekabeltz (479 m). Zimeldi (890 m), Lakateneko borda (395 m), Armitx-Maestreneko borda ( 400 m), Oiarburu (566 m), Antsoneko borda (1550 m), Perugorriko borda (411 m), Mariskineko borda (440 m), Maritoneko borda (230 m) eta Basateko Borda (510). Denetara 6.583 metro moldatzea aurreikusia du udalak. Plan osoak 317.771,06 euroko kostea du eta Nafarroako Gobernuak onartuko balu %60a finantziatuko luke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun