Orain dela hilabete batzuk Udalak Nafarroako Gobernuari Etxalarko bidegurutzean abiadura moteltzeko seinaleak paratzeko eskaria egin zion arriskugunea delako. Dagoeneko abiadura moteltzeko bandak paratu dituzte, baina seinale bertikalak paratzeko daude. Seinale hauen bidez udaletxea bidegurutzean egon zitekeen arriskua guttiagotzen saiatu da.