Gasoila salduko dute Usoa kooperatiban kotxeentzako eta berogailuentzako

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 5a

Apirilaren 23an egin zuen Usoa kooperatibak urteroko batzarra Kultur Etxean. Solastu ziren gaien artean iazko kontuak onartzea, aurtengo aurrekontua eta nobedade gisa, gasolinera baten proiektua egon ziren. Arantxa Zubieta lehendakariak erran digunez, 2005. urte honetarako gasoleo A (kotxearentzat) eta B (kalefakzioarentzat) emanen dituen hornidura-unitate bat paratu nahi dute. Dagoenekoz lanean ari dira eta urte honetan akabatzea espero dute. Bertzalde, pentsua eta gasolina banatzeko kamioneta erosi dute, orain arte Jesus Mari Gortari “Obenek” egiten zuen lana beren gain hartuz. Batzarra akabatzeko, afaria izan zuten Anttonion eta 32 lagun bildu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun