Joan den ortzegunean, kultur eta turismoko kontseilariak, Juan Ramon Corpasek eta Iruñeko alkateak Yolanda Barcinak turismo arloan Nafarroak dituen hainbat eskaintza aurkeztu zituzten Fitur erakustazokan. Turismoa sustatzeko antolatua den azoka urtarrilaren 31n hasi zen, eta heldu den igande arte munduko hainbat herri eta herrialde dituzten eskaintzak ikusteko aukera egonen da. Batetik eskualde, leku eta produktuak sustatzeko erabiltzen bada, turismoa saltzen duten profesionalentzat erakusleihoa izaten da.
Kontseilariak egindako agerraldian, 2006 urteko balantzea baikorra egin zuen. Zioenez, iaz milioi bat bisitari baino gehiago hartu ditu Nafarroa osoak. Jendetza hau erakarri zituen gauzak baloratzeko hainbat esku-paper, liburuxka eta gida bertzeak bertze argitaratu dituzte, eta banatzen dituzte Madrileko erakustazoka horretan. Iragarki hauek Turismo arloko hainbat zehaztasun jasotzen dituzte, hala nola, jatetxeak, hotelak, pisuak, ohiturak, oinez edo bizikletaz egin daiteken ibilbideak, programa bereziak, adibidez gastronomia eta golfa lotzen dituztenak, eta 2007an eginen diren ekitaldi nagusiak, bestak, urteurrenak, omenaldiak eta erakusketak bertzeak bertze.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!