Frantziako estatuak ez dio laguntzarik emanen herriko aisialdi gunearen proiektuari

Franck DOLOSOR 2007ko otsailaren 2a

Urtero bezala, milaka jende bildu zen aitzira inguruan Herri Urrats karietara, Iparraldeko ikastolak sustengatzeko. Besta haundiaren irabaziekin bigarren hezkuntzako bi ikastegi berri irekiko dira. TT

5.000 lagun hurbildu ziren aintziran egin 22garren Herri Urratserat

Baionako su-prefeturak jakinarazi du Frantziako gobernamenduak ez duela laguntzarik emanen Herriko Etxeak egin nahi duen aisialdi gunearen proiektuarentzat. Andere auzapezak berri hori ezagutzerat eman zuen Herri Urrats egunean. Hil herri ondoan eginen den egoitza berri hunek herriko Zaldubi ikastola aterpetuko du ikasturte osoan eta aisialdi gunea udan. Christine Bessonart-ek galde batekin erantzun dio ezezkoari. Dirurik ez ote dago egiazki, edo lerro ofizialetatik atera diren Herriko Etxeak zigortu nahi dira? Azken urteetan, herriko etxeak hartu dituen erabaki zonbait Paueko auzitegi administratiboan salatu dituzte Baionako su-prefetak eta Paueko prefetak. Hazi transgenikoen kontra hartu zen erabakia edo euskal departamendu baten aldeko hautetsien elkarteari eman zitzaion diru laguntza ez zuten begi onez ikusi Parisko gobernamenduaren ordezkariek.

Ikastolaren gaubeila ortziralean

Gau Beila ospatuko du ikastolak maiatzaren 20an Ibarrungo Inharrea baserrian. Ikasleen olerkiez gain, Xalbador eta Ihidoi, Pil-Pil taldea, Kattalin Indaburu, Thierry Biscarri eta txalapartariak entzun ahal izanen dira.

85.000 lagun bildu zituen Herri Urratsek

Seaskaren arabera, 85.000 lagun hurbildu ziren Senpererat maiatzaren 8an Herri Urrats Iparraldeko ikastolen aldeko bestan parte hartzeko. Seaskaren ustez, elkartasun hori euskarazko irakaskuntzari ematen zaizkion trabak baino indartsuagoa da. Besta haundiaren irabaziekin bigarren hezkuntzako bi ikastegi berri eraikiko dira Ziburun eta Larzabalen. Iaz, 310 000 euro bildu ziren Herri Urratsen.

Besta haundian ez zen arazo haundiegirik gertatu. Senpereko su-hiltzaileek alkohola gehiegi edan zuten lagun zenbait bertzerik ez zuten lagundu behar izan. Aintziraren garbiketa aitaren batean egin zuten euskaltzaleek Herri Urratsen biharamunean. Milaka bisitariek lurrean “ahantzi“ zituzten zikinak berehala bildu zituzten eta bestaren biharamunean lakuak betiko itxura hartu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun