Hamar taldek parte hartu zuten Herri Urrats bezperako «Xiba» eskual jokoetan

Laetitia eta Sandrine 2007ko otsailaren 2a

Joan den agerkarian aipatu ginuen bezala, Herri Urrats bezperan, Sarako plazan antolatuak izan ziren eskual jokoek arrakasta izan zuten. Hain zuzen ere, hamar bat taldek parte hartu zuten topagune horretan. Azkenean, Angeluko jokolariek irabazi zuten. Jende ainitz hurbildu zen arratsaldean, bai jokolariei begira, bai ostatuan ere. Lehiaketa bururatu eta, indarren berreskuratzeko aukera izan zuten denek polikiroldegiaren ondoan antolatua izan zen afarian.

Ondotik kontzertua iragan zen polikiroldegian. 850 bat jende ibili zen kontzertuan eta giro ona eman zuten etorriak ziren musikalariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun