Herriko opor zentroak ateraldia antolatu du haur eta gazteentzat "Bassin d‚Arcachon " leku famatuan, heldu den ekainaren 20tik 24a arte. Egitarauan: egun osoa Aqualand ureko lekuan, urpeko ibilaldiak, VTT, Teich leku ornitologikoaren bisita, Pilat hare mendia… Prezioa: 100 euro. Izenak eman behar dira herriko etxerat maiatzeren 27kotz. Xehetasunak zenbaki huntarat: Pantxo Larroquet 0614973604