Sebastien Gonzalez, herriko pilotariak, Espainiako banakako finalerdiak lortu ditu, Xala irabaziz 22-21, maiatzaren 7an. Emaitza horrek erakusten du aintzinamendu ainitz egiten dituela Sebastienek, Espainian aritzen diren pilotari hoberen azken laukian sartzeko azkenean. Zernahi gisaz, ez dugu sobera fite txapelari pentsatu behar. Sebastienek bere finalerdia jokatuko du heldu den maiatzaren 23an, Aimar Olaizolaren kontra. Eta irabazten baldin badu…